Txartelak eta lizentziak
Kirol Txartelak eta Federazio Lizentziak
Kirol bat modu seguruan egin nahi denean, gomendagarriena dagokion federazio-lizentzia edukitzea da, kirol horrek ekar ditzakeen arriskuak estaltzeko. Hipikaren kasuan, bi kirolari dira: zaldizkoa eta zaldia. Lehenengoarentzako lizentzia garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da zaldiarena; izan ere, hirugarrenei istripuren bat eragiten badie, arazo larriak eragin ditzake.
Zaldi-federazioek urtero ematen dituzte lizentziak, eta ematen direnetik urte horretako abenduaren 31ra arte dute balioa. Hau da, lizentzia azaroan ematen bada, adibidez, urtarrilean berriro eskatu beharko da.